Iraganari so. Geroari so.
Mozilla Interneten irekitasuna, innobazioa eta aukera sustatzeko existitzen da.
Ikusi gertutik nor garen, eta ezagutu gure lorpen eta mugarri garrantzitsuenetako batzuk.
-
01
Mozilla proiektua Netscape-en abiarazi zen, 1998ko martxoaren 31n, erabiltzaileei aukerak eskaini eta Webeko innobazioa gidatzeko.
-
02
Irabazi-asmorik gabekoa izateaz harro, Mozillak Firefox bezalako produktuak garatzen ditu, zeinak, misio gisa, Webeko arlo guztietan kontrola erabiltzaileen esku mantentzea duen.
-
03
10.000 laguntzailek baino gehiagok gure misioari babesa eman zioten 2004an Firefox 1.0 argitaratu zenean, The New York Times egunkarian orri osoko iragarki bat ordainduz.
-
04
Gaur egun Mozillak kontinente guztietan ditu laguntzaileak, Antartika barne (bertan Firefox biztanleriaren %80ak darabilelarik).
-
05
Firefoxen gehigarriek zure web esperientzia pertsonalizatu eta kontrolatzeko aukera ematen dizute. Orain arte, gutxi gorabehera, 4.000 milioi aldiz deskargatu dituzte erabiltzaileek.
-
06
Do Not Track eta Lightbeam bezalako berrikuntzekin, Mozillak gidatzen du lineako pribatutasuna, erabiltzaileei haien datu pertsonalekiko kontrol gehiago emanez.
-
07
Gure komunitate globalak Firefox 70 hizkuntza baino gehiagotara itzultzen lagundu du, nabigatzailea munduko biztanleriaren %90a baino gehiagorentzat eskuragarri jarriz.
-
08
2008an, egun bakarrean, 8.002.530 pertsonak deskargatu zuten Firefox, eta "24 orduan deskarga gehien izan dituen software aplikazioa" izanik Munduko Guinness Errekorra ezarri zuen.
-
09
Mozilla Festival da urteroko gure jaialdirik handiena; bertan ehundaka sortzaile elkartzen dira Webaren botere eta potentzial osoa garatzeko.
-
10
Mozilla Webmaker-ek planeta Web-alfabetatuago bat sortzeko egiten du lan, jendeari haien lineako bizitzen gaineko kontrol handiagoa izateko tresnak eta proiektuak eskainiz.
-
11
Androiderako Firefoxek mahaigaineko nabigatze-esperientzia telefono eta tabletetara dakar. Google Playn eskuragarri dago eta 80 milioi aldiz baino gehiagotan deskargatu da.
-
12
Mozilla Developer Network komunitateak gidatutako web-baliabidea da, non hilero 2 milioi bisitari baino gehiagori dauden dokumentazio, tutorial eta tresna onenak eskaintzen zaizkien.
-
13
Mozillak Weba guztiontzako onuragarri den baliabide publiko partekatu gisa kontserbatu eta zaintzeko lan egiten du.
-
14
2013an, Mozillak Firefox OS atera zuen, smartphone-etan Webaren botere osoaz baliatzeko eta lineako mundura datorren belaunaldi berriari kontrola eta aukera eskaintzeko.
-
15
Weba denontzako irekia eta eskuragarria izan behar dela sinesten duten milaka boluntarioek egiten dute posible Mozillak burutzen duen lana.