Izena emana duzu, eta zure Firefox edonondik eta edonoiz erabil dezakezu.
Sinkronizatu Firefox eta atzitu laster-markak, pasahitzak, fitxak eta gehiago edozein smartphone, tableta edo ordenagailutatik.
Dirudienez Firefoxen bertsio zaharrago bat darabilzu.
Sync-en bertsio berriak Firefoxen azken bertsioarekin soilik funtzionatzen du
Sync Firefoxekin soilik lortu ahalko dituzun eginbide zoragarri horietariko bat da.
Mezua ireki ondoren, egin klik egiaztapen-loturan, eta kito! Aurrerantzean Firefox automatikoki sinkronizatuko da atzeko planoan.
Mezua ireki ondoren, egin klik egiaztapen-loturan, ez duzu besterik egin behar! Ez ahaztu gailu guztiak konektatzeaz Sync-i zukua ateratzeko.
Zuk aukeratzen duzu Firefoxen zein zati sinkronizatu, eta non. Eraman aldean irekitako fitxak bidaiatzean. Atzitu laster-markak lanetik. Edozer, edonoiz, edonon.
Joan mahaitik sofara ezer galdu gabe. Nabigatu irekitako fitxetan zure smartphone-etik, edo jarraitu laster-markak bisitatzen tableta erabiliz.
Jarraitu zure informazio garrantzitsu guztira konektatuta egoten. Sinkronizatu pasahitzak eta laster-markak edozein unetan erabili ahal izateko. Firefox bezala, izan ahal den seguruena da.
Jarraitu zure webgune gogokoenak bisitatzen, edo amaitu etxean hasi duzun istorio hura — zoazen tokira zoazela. Sync-ekin inoiz baino errazago.